Logotipoa
Carretera Urbasa, 8 31290 Larrión (Navarra)
venttera@yahoo.es
Jatetxea: 948 540 459
Kafetegia: 948 540 302
Irudia
RESTAURANTE Y CAFETERÍA
RESTAURANTE MIÉRCOLES, JUEVES Y VIERNES 13.00 HS PARA MENÚ Y CARTA. SÁBADOS, DOMINGOS Y FESTIVOS 13.30 HS CARTA. CAFETERÍA VIERNES DE 16:00 A 01:00 HORAS SABADO Y DOMINGO DE 10 A 01:00 HORAS.

  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia

EZKONTZAK

Azken garaiotan, eta neurri handiagoan edo txikiagoan denok murgilduta gabiltzan krisi-egoera honi aurre egiteko, duela bi urte produktu berri bat, PREZIO BAKARREKO EZKONTZAK izenekoa, eskaintzea erabaki genuen, eta horretan dihardugu.

Produktu horren bidez, honako hau eskaintzen dugu:

Ongietorri-koktela + ezkontza-menua + doako barra 3 orduz prezio BAKARREAN

Informazioa eskatzeko, idatzi venttera@yahoo.es helbidera edo deitu 948 540 459 zenbakira.



EGUNEKO MENUA

Kargatu argazki guztiak
EGUNEKO MENUAK BI ORDUTEGI DAUZKA: LEHENENGO TXANDA 13:30ERA ARTE ETA BIGARREN TXANDA 15:00ETATIK AURRERA
2024KO IRAILA 11

KAFETEGIA

Gozo eta gazi

Kafetegiak txiki parka dauka (barruan), eta zabuak eta terraza erdiestalia kanpoaldean. Bertan, plater konbinatuak, txigorkiak, sandwichak, ogitartekoak, anoak, entsalada bereziak eta abar dasta daitezke, nazioko zein inportazioko ardoen eta garagardoen aukeraz lagunduta.



EKITALDIAK

Garagardoaren jaia

Datek ahalbidetzen dutenean, Garagardoaren Jaia ospatzen da.

Jaia OSTIRAL gauean hasten da, 20:30 edo 21:00ak aldera, upelak irekiz. Ondoren, lehiaketak egon ohi dira, zeinetan mundu guztiak parte hartzen duen eta sariak banatzen diren. Gero, afaria zerbitzatzen da mahai jarraituetan. Afariak bi litro garagardo hartzen ditu barne, eta horia, gorria ala beltza aukeratu daiteke. Azkenburukoarekin batera, zuzeneko musika hasten da; taldea eta estiloa urtero aldatzen dira. Ondotik, dantzatzeko musika jartzen da. OSTIRALEKO TALDEA: JONNY WALLTRASH

LARUNBATEAN, egun osoan zehar pintxoaren eguna ospatzen da. Azokako garagardoekin eta ardo nafarrarekin batera, askotariko pintxoak eskaintzen dira. Gauean, jaiko giroa itzultzen da, lehiaketa gehiagorekin, opariekin, afariarekin eta, berriro ere, aurreko egunekoaz bestelako musika-talde batekin. LARUNBATEKO TALDEA: WOODSTOCK BLUES BAND (BERTSIOAK)

IGANDEAN ere, egun osoan zehar pintxoaren eguna ospatzen da, berriz ere ardo ondu nafarraz edo jaiko garagardoez lagunduta. 

Bai ostiralean bai larunbatean, Venta de Larriónek AUTOBUSA jartzen du, une batez ere ez zaitezen egon autoari eta alkoholari begira.




Mus-txapelketa

Urtero, otsailaren erdialdean, mus-txapelketa bat ospatzen da, zeina jatetxean afalduz eta trofeoak emanez burutzen den.



JATETXEA

Gure jatetxeak 400 pertsonarentzako lekua dauka, gela banatuetan.




KARTA ETA DASTATZEKO MENUA


Hirurogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu, eta hiru belaunaldik, aitona-amonengandik gurasoengana eta gurasoengandik seme-alabengana, sukaldaritza berritzaile eta jator baten izaera eratu dute.

Nafarroako sukaldaritza tradizionalaren eta berriaren arteko nahasketa harmoniatsuari esker, sasoiko produktuetan eta gure sukaldarien sormenean arreta berezia jarrita, urte-sasoiaren arabera aldatzen diren kartako iradokizun batzuk dasta ditzakegu.

Gainera, askotariko menuak dauzkazu eskura: taldeentzat, jaunartzeetarako, familia-bileretarako, enpresa-bazkarietarako, ezkontzetarako… Ez izan zalantzarik eta egin iezaguzu kontsulta.

Mandatua eginez gero, alergikoentzat, zeliakoentzat, begetarianoentzat eta abarrentzat egokitutako menuak daude.

Aurretiaz eskatuta, dastatzeko menuak prestatzen dira.

Maiz, bazkariak eta afariak gure dantza-aretoan, gure terrazetako edozeinetan edo lorategian luzatzen dira.





EKITALDIAK


Gure establezimenduan zenbait ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar: San Valentin, enpresa-afariak, Errege gaua… Sakatu bakoitza gehiago jakiteko.